Abenduaren 27an euskaltzaletasuna indartzeko deia, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin

Duela 39 urte, 1986ko abenduaren 15ean, Nafarroako Parlamentuak Vascuencearen 18/1986 Foru Legea onartu zuen. Lege segregatzailea, euskararen ofizialtasuna lurraldearen zati txiki batera mugatzen duena, milaka herritarri oinarrizko eskubideak ukatuz eta desberdinkeria eraginez.

Gaur, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak, Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera, indar politikoei eskatu die Foru Amejoramenduaren inguruko eztabaida baliatu dezatela euskarari berdintasun estatusa emateko Nafarroa osoan. Era berean, euskaltzale guztiak deitu dituzte abenduaren 27an indar erakustaldi bat egitera, Bilbon egingo den ekitaldian. Ekitaldiaren inguruko informazio guztia www.pizkundea.eus webgunean aurkitu daiteke.

Irakurri: NAFARROAKO EUSKARAREN LEGEAREN 39. URTEURRENEKO ADIERAZPENA

Partekatu eduki hau >

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.