Pribatutasun politika
Edizioa: 2024/07/10 | Berrikuspena: 2024/12/17 | Bertsioa: 1.0
Webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
1. Tratamenduaren Erantzulea
“TAUPA Euskaltzaleon Mugimendua” entitateak, datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofizialen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, partaideak, informazio-eskatzaileak eta abar), balizko mugikor-aplikazioak (“APP”) eta sare sozial eta profesionaletan presentzia korporatiboa izateari dagokionez.
Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, Tratamenduaren Erantzule nagusia hauxe izango da:
➜ Taupa Euskaltzaleon Mugimendua
I.F.Z.: V48886725
Helbidea: Izarra Eraikina, Zearkale, 36, 8. solairua, 6. bulegoa
Herria: 48260 Ermua (Bizkaia)
Telefonoa: 943 03 06 05
Helbide elektronikoa:
[email protected]
Erregistro datuak: Euskal Autonomi Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian FD/B/00082/97 zenbakiaz erroldatua
Nola nahi ere, beste egoera edota lurraldeetan “Taupa Taldeko” kide diren beste entitateak Tratamenduaren Erantzule edo Arduradun gisa ere jardun dezakete. Entitate hauen datuak honako hauek dira:
➜ Nafarroako Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
I.F.Z.: G31824675
Helbidea: Uren Plaza, 6-7 behea
Herria: 31600 Burlata (Nafarroa)
Helbide elektronikoa:
[email protected]
➜ Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunea
I.F.Z.: 913 132 064 00019
Helbidea: 9 Rue des Augustins
Herria: 64100 Bayonne (Lapurdi)
Helbide elektronikoa:
[email protected]
Indarrean dagoen legedia
Taupak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
- Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
- Arau osagarriak eta garapen-arauak.
Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Tauparen webgune ofiziala taupamugimendua.eus da eta Tauparen kanal ofizial nagusiak sare sozial eta profesionaletan honako hauek dira:
- Facebook: https://es-es.facebook.com/taupamugimendua/
- Instagram: https://www.instagram.com/taupamugimendua
- X: https://x.com/TaupaMugimendua
- YouTube: https://www.youtube.com/taupamugimendua
- Flickr: https://www.flickr.com/photos/taupamugimendua
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Taupa entitatearen webgune ofiziala eta entitateak eduki ditzakeen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Taupa entitatearen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Taupa entitatearen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Taupa Taldean egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
INFORMAZIO-ESKATZAILEAK
Helburua: Eskaerei erantzutea; interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzea, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)…
Balizko hartzaileak: Taupa Taldeko kide diren beste entitateak…
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
BABESLEAK / EROSLEAK
Helburua: Online plataformaren bitartez ekarpen ekonomikoak kudeatzea.
Oinarri juridikoak: Datuen tratamenduaren beharra…
Balizko hartzaileak: Erosketa-prozesuan parte hartu dezaketen hornitzaileak…
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
EKIMENETAN PARTE HARTZAILEAK
Helburua: Euskararen erabilera sustatzea…
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra…
Balizko hartzaileak: Taupa Taldeko kide diren beste entitateak…
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
EKITALDIETARA BERTARATUTAKOAK – ARGAZKIAK ETA BIDEOAK
Helburua: Egitasmo desberdinei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea. Egitasmoak modu grafikoan, argazki eta bideoen bitartez, hedatzea.
Oinarri juridikoa: Taupa entitatearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) bere egitasmo desberdinak ezagutarazteko.
Balizko hartzaileak: Taupa Taldeko kide diren beste entitateak eta kasu bakoitzean parte hartu dezaketeen euskara elkarteak edo beste hirugarrenak. Argazkiak edota bideoak webgune, web kanalak, sare sozialak eta beste motatako zabalkuntza baliabideen bitartez zabalduak izan daitezke.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILTZAILE/PARTAIDEAK
Helburua: Taupak antolatutako (edo bere jarduerarekin zerikusia duten) jarduera eta ekimenen inguruan informatzea. Hauen inguruko informazio edo hirugarren pertsonek eta erakundeek emandako iritziak eta egindako balorazioak zabaltzea.
Oinarri juridikoa: Taupa entitatearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutarazteko.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
WEBGUNE ETA SARE SOZIALETAKO KANALEN ERABILAREN ANALISIA
Helburua: Webguneen erabilera, balizko “APPak” eta sare sozial eta profesionaletako presentzia korporatiboa kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri juridiko nagusia: Taupa entitatearen legezko interesa (RGPD, 6.1.f) bere webgunearen eta kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea sare sozialetan eta profesionaletan.
Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko, publizitario edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emanda.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, erabilera analisiak egiteko erabilitako baliabideen kudeatzeei izan ezik (esate baterako, Google Analytics).
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro izango ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean “Cookieak konfiguratzeko” tresnak.
Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak
zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.)
ezartzen dituen aldian gordeko dira.
Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea
eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere.
Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Taupa. Izarra
Eraikina, Zearkale, 36, 8. solairua, 6. bulegoa – 48260 Ermua (Bizkaia) edo
[email protected]
helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik,
ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte
eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Datu pertsonalak biltzea
Taupak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat
eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman
edo izen ematerako formularioetan), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Taupak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua
jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo
bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako
baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen
erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago
hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna
bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Taupa entitateak ez du honen inguruko
erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin
eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez
betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun
erabiltzailearen eskaerari.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Taupak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Taupa entitateak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Taupak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzenean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
Datu espezifikoen tratamenduak: Adin-txikikoen datuak
Taupak bere webgunearen bitartez kudeatzen dituen zerbitzuak eta jarduerak ez daude bereziki adin-txikikoei zuzenduta. Zerbitzuetako batzuk 14 urte baino gutxiago dituzten gazteei zuzenduta badaude, Taupa entitateak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.
Taupak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Agentziko webguneetan eskuragarri dago:
- https://www.avpd.eus/webavpd00-content/eu/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/eu_def/index.shtml
- http://tudecideseninternet.es/aepd/
Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak
Taupak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten dio, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak Tauparen datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Interesdunaren datuak Taupak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Datuak Taupa Taldeko kide diren beste entitateei komunikatuak izan daitezke. Era berean, datuak Taupa entitateak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpreseei komunikatuak izan daitezke.
Taupak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin epe hori amaituta, datuak suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatutasun-politika honetako “Interesdunen eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Taupak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Taupa entitatearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Tauparen menpe.
Tauparen presentzia Sare Sozial eta profesionaletan
Taupak sare sozialetan eta profesionaletan profilak ditu, entitatearekin edo haren jarduerarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Taupa entitatearen profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio entitateari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Taupak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, entitatearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Taupa entitateari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Taupa sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Taupa entitatearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Taupak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Taupak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Taupak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Taupak Facebook, X, Instagram, Flikr, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Era berean, sare sozial edo profesionaletako Tauparen kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
Taupak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Taupak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Taupak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) entitateak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Taupa entitatearen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
Segurtasun Neurriak
Taupak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Taupa entitatearen erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko [email protected] helbide elektronikoa erabili ditzake.
Sekretu eginbeharra
Taupa entitatearen erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Taupako langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
Indarraldia eta aldaketak
Taupak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Taupak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Taupak gomendatzen dizu aldian-aldian
sartzeko pribatutasun-politika honetara.
Jurisdikzioa
Taupa entitatearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela Taupa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Ermuako (Bizkaia) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Taupak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.