Elkarteak eta euskaltzaleak saretzen ditugu

Elkartegintza​

Euskal Herri osoko milaka herritarrek osatzen dugu Taupa euskaltzaleen mugimendua: batzuk tokian tokiko euskara elkarteetan antolatuta eta nazio mailako mugimenduan saretuta gaude; beste batzuk, aldiz, nazio mailako mugimenduaren bidez lotzen gara euskararen aldeko ekimenera.

Taupa 80 euskara elkarteren topagune da. Elkarteak elikatzea da nazio mailako sarearen oinarrizko funtzioetako bat: formakuntza, ahalduntze, elkartruke eta koordinaziorako guneak antolatzen ditu, eta elkarteen jarduna bultzatzeko eta elkarte berrien sorrera sustatzeko lan egiten du.

Elkarteak ez ezik, herritarrak ere saretzen ditu euskaltzaleen mugimendu berrituak. Horrela, mugimendura batzen diren euskaltzaleek euskararen alde ekarpena egiteko modu berriak dituzte, norbere aukera eta nahietara ahalik eta hobekien egokitzen direnak.

Euskararen erabilera aktibatzen dugu

Mintzapraktika

Mintzapraktika egitasmoak euskaraz ondo moldatzen direnak eta hain trebeak ez direnak elkartzen ditu, euskara praktikatzeko. Batzuek kafe baten bueltan egiten dute; beste batzuek, aldiz, mendi irteeretan, kakorratzetan edo mahai-jokoen inguruan. Horrela, trebatzen ari diren horiek erabilerara jauzi egiteko hain beharrezko duten giro eroso eta atsegina sortzen dute. 30 urte baino gehiago daramatza proiektuak martxan, eta egun, Euskal Herri osoko 8.000 lagun inguruk parte hartzen dute

Euskaraldia

EUSKARALDIA euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua da. 11 egunez, euskal lurralde guztietan, hizkuntza-ohituren inertziak astintzen dituen ariketa sozial masibo bat da. Tokian tokiko zein nazio mailako entitateak aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eraginez eta espazioak sortuz. 320.000 herritar baino gehiago dira Euskaraldian noizbait ahobizi edo belarriprest gisa parte hartutakoak

Euskararen ardatzean komunitate zabala biltzen dugu

Herrigintza

Ezagutu

Euskararen ardatzean komunitate zabala biltzen dugu eta euskaratik, herria eraikitzen dugu. Euskarazko kultur sorkuntza herrikoia sustatzen dugu, eta tokian tokiko jakinduria eta errituak berreskuratu ere. Gure iraganetik, gure komunitatearen orainera. Aniztasunaren testuinguruan, herritarrak hizkuntzaren inguruan elkartu nahi ditugu, elkartetik eta auzotik sortuak. Herri mailako prozesu parte-hartzaileak sustatzen ditugu, non euskararekin askotariko harremana duten herritar zein eragileek eta erakunde publikoek elkarrekin jarduten duten.

Transmisioa

Ezagutu

Belaunaldien arteko elkarrizketatik dator etorkizuneko Taupa. Euskararen transmisioan eragiten dugu, elkarren taupadatik abiatuta. Transmisioa ez da soilik familia barruko kontua: komunitarioa eta soziala ere bada. Haur, gazte zein helduak sentsibilizatzeko eta ahalduntzeko tailer eta  dinamikak egiten ditugu. Haurren aurrean helduok heldu eta Euskararen Kriseilua bezalako egitasmoek aukera ematen dute bizipen eta hizkuntza ohitura erabilera berriak eraikitzeko.

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.