Nor gara
Euskaraz bizitzeko egiten dugu taupa.
Euskaltzaleon mugimendua gara.
Euskal Herri osoko euskaltzaleak eta tokiko elkarteak saretzen ditugu.
Euskararen erabilera eta euskaltzaletasuna sustatuz, herri proiektu eraldatzaile eta ilusionagarri bat dugu ipar.
Hizkuntzaren biziberritze prozesuan urrats berriak egiten gabiltza:
- Euskaraz aritzeko une eta guneak sortuz
- Hizkuntza harrerarako baliabideak eskainiz
- Askotariko herritarrak elkarlanean eta elkareraginean jarriz
- Euskarazko sorkuntza sustatuz
- Hizkuntzaren transmisioa mimatuz
- Komunitatea aktibatuz eta saretuz
Milaka gara eta nork bere erara ematen diogu taupada euskarari, denon taupaden erritmoan mugimendua eraginez.
Izan ere, euskarak mugimendua behar du. Eta mugitzera goaz.
Gurekin mugitu nahi?
Non gaude
Partaidetzak
Hiru hamarkada euskararen erabilera sustatzen
Kongresuan adostutako norabidean, euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaro ginen, elkarteak ez ezik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzeko eta saretzeko.
Batera Jauzi elkarrizketa talde eragileak proposatutako eraldaketarako baldintzak bere eginez, mugimenduak hurrengo hamarkadarako lan ardatzak zehaztu zituen (Erabileraren arorako mugimendu berritua).
Aisialdi arloa artikulatzeko eta garatzeko premiari erantzunez, Topaguneko bazkideek Kukulaisi sortu zuten. Egun, 18 aisialdi elkarte biltzen ditu.
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala abian jarri zen. 225.000 lagunek parte hartu zuten ahobizi eta belarriprest rolak jokatuz.
Euskaltzaleen mugimenduarentzat estrategikoak izan diren gogoetak plazaratu zituen Topalabe taldeak: Berrikasi eta berrikusi eta Berrindartu eta jauzi. Ziklo aldaketa baterako gakoak landu zituzten.
Garai hartan hedabideak kudeatzen zituzten 20 elkartek eta Euskaltzaleen Topaguneak hartu zuten parte sorreran. Egun, 69 toki hedabide biltzen ditu.
Oinarriparrek zehaztutako norabidean, hurrengo urtean, antolaketan, finantziazio ereduan eta jardunean sakondu zen (Federaziotik mugimendura. Eraldabideak).
XXI. mendeko euskaldunon elkarteak kongresuan, bazkideek hurrengo hamarkadarako ildo nagusiak zehaztu zituzten (Euskaldunon elkarteen oinarriparrak).
Etorri berriei hizkuntza harrera egiteko programa berritzaile bat sustatu zuen Topaguneak, aniztasun arloa garatzeko abiapuntua.
Formatu txikiko emanaldien zirkuitu zabal bat antolatu zen, euskarazko sortzaileei bultzada emanez.
Otsailaren 1ean sortu zuten, Durangon, Euskara Elkarteen Topagunea federazioa Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 29 elkartek.
Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilbon sakabanatutako euskaltzaleentzat erreferentziako toki bat sortu zuten.
Donostiako Bagera elkartea izan zen lehena euskaraz aritzeko ohiturarik ez zutenak ohiko euskal hiztunekin batuz, euskara praktikatzeko taldeak osatzen. Gerora, Mintzapraktika Euskal Herri osora zabaldu da.
Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”-en tesian oinarrituta, mintegi bat egin zen Eskoriatzako irakasle eskolan. Euskara elkarteetan hasiberriak zirenentzat oinarri garrantzitsua izan zen.
Euskara elkarteen ezaugarriekin sortutako lehena, eta ondoren sortu ziren elkarte askorentzat eredu izan zen.
euskarazko tokiko hedabideen aitzindaria. Gertuko informazioa euskaraz landu eta etxez etxe zabaltzeko apustua egin zuen. Gerora, bere edukiak interneten jartzen ere lehena izan zen (erran.eus gunean).
Euskaltzaleen Topaguneko bazkideen artean zaharrena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topagunea da. Euskara elkarterik ez zegoen garaian sortu zen Elgoibarko zenbait euskaltzaleren ekimenez.