Laburbira ahalik eta herri gehienetan eskaintzeko hitzarmena sinatu dute UEMAk eta Taupak

Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua UEMAko kide diren herri guztietara iritsi ahal izateko baldintza bereziak adostu dituzte UEMAk eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak. Konpromezu horren inguruko bi aldeen elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten Irati Iciar Taupa euskaltzaleen mugimenduko lehendakariak eta Martin Aramendi UEMAKO lehendakariak atzo Azpeitian.

Akordio honi esker, UEMAko kide diren udalek abantailekin antolatu ahal izango dituzte aurten Laburbiraren emanaldiak.

Izena emateko aukera zabalik dago otsailaren amaiera arte, Tauparen webgunean: https://laburbira.taupamugimendua.eus/

Udalek bertan aukeratu ahal izango dute martxoaren 1etik 29ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horrez gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere izango dute udalek, nahi izanez gero.

Laburbiraren XXIII. aldi honetara 32 lan aurkeztu dira, eta horietatik zazpi hautatu dituzte bilduma osatu eta herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 80 minutuko film-labur sorta ederra osatu dute, ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Askotariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, eta horietako hainbat dagoeneko zenbait zine jaialditan saritutako lanak dira.

Hauek dira, hurrenez hurren, aurtengo Laburbiran ikusgai izango diren film laburrak:

  • OLENTZERORI ESKATU NION (Amaia San Sebastian Larzabal)
  • ERREKA ZOKO HORTAN (Ekaitz Bertiz)
  • FISHY (June Asua Olabarria)
  • A-MANIKI (Elixabet Nuñez)
  • GERATZEN DEN HORI (Aitor Gametxo Zabala)
  • ORAIN ZER? (Aihnoa Urgoitia)
  • HORTZIKARA (Ane Cuesta)

Amaia San Sebastianen OLENTZERORI ESKATU NION filmak iazko Donostiako fantasiazko eta beldurrezko astean film labur onenaren EITB saria irabazi zuen. GERATZEN DEN HORI filmak, berriz, Espainiako estatuko film labur onenaren saria jaso zuen ZINEBI jaialdian.

Horiez gain, ORAIN ZER? dokumentalak eta ERREKA ZOKO HORTAN-ek ere ibilbide arrakastatsua egin dute eta estreinatu direnetik.


LABURBIRA euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da
eta aurten XXIII. aldiz egingo da. Bi helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanez, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

Urte askoan egindako bideari esker, LABURBIRA euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuitu egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.

Partekatu eduki hau >

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.