Biharko Taupada, hizkuntzen biziberritzea ertzeko kontakizunetatik

Ekainaren 4an Getxoko Romo kultur etxean egingo dugu Biharko Taupada jardunaldia. Zabalik dago izen-ematea.

Hizkuntzen biziberritzean kontakizun eta diskurtsoak aldatuz, egokituz, eguneratuz doaz. Eta aurtengo Taupadan diskurtso horiek erdigunean jarri nahi ditugu. Biziberritzen ari diren Hego globaleko hizkuntza komunitate gutxituen BIHAR nazioarteko kongresuaren baitan kokatu dugu aurtengo jardunaldia. Garabide, Plazara eta Soziolingustika Klusterrarekin elkarlanean antolatzen ari garen kongresua da BIHAR, Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa darama eta munduko hizkuntza komunitate ezberdinak biltzea, biziberritze-diskurtsoen inguruan gogoeta egin eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak mundu mailan eta modu eraldatzailean kokatzeko helburua du.

Hortik jaio da Biharko Taupada jardunaldia, kongresuaren bigarren faseari itxiera emango dion mintegia, eta zabalik dago izen-ematea. 

Goiz beteko egitarauan, bi ekarpen jaso nahi ditugu, batez ere. Batetik, jaso nahi dugu zein kontakizun berritzaile edo interesgarri egiten ari diren Hego globaleko hizkuntza gutxituak. Bihar kongresuaren baitan egin den ikerketa ekarriko dugu, zeinetan 70 hizkuntza komunitate inguruko diskurtsoak aztertu diren ikuspuntu intersekzional batetik. Ikerketa hori Euskal Herriko mugimendu eta eragile ezberdinekin partekatzen gabiltza azken asteetan, eta gogoeta saio horietan jasotako lehen emaitzak ere ekarriko ditugu Biharko Taupadara. 

Bestetik, ikuspegi intersekzionala aintzat hartuz, entzungo dugu nola josi ditzakegun hizkuntzaren inguruko kontakizunak antiarrazismo, feminismo eta ekologismotik datozenekin. Zer ikas dezakegu mugimendu ezberdinetatik? Nondik elikatzen ditugu diskurtso horiek? Zerk balio dezake euskararen biziberritzerako?

EGITARAUA

9:15-9:30
Harrera 
9:30-10:00
Ongietorria eta Bihar kongresuaren antolatzaileen hitzaurrea
Soziolinguistika Klusterra, Garabide, Plazara eta Taupa
10:00-11:00
Hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko kontakizunen oihartzuna gurera ekarriz
Julene Samuel eta Manuel Moreno (Taupa)
11:00-11:10
Galdera/Erantzunak
11:10-11:40
Atsedena
11:40-13:40
Nola elikatu ditzakegu hizkuntzen inguruko kontakizunak ikuspegi intersekzionaletik?
Antiarrazismotik, ekologismotik eta feminismotik edanez
Hitzartzeak+Solasaldia. Leo Bueriberi, Aritz Landeta eta Miren Artetxe.
Gidaria: Onintza Olaizola (Taupa)
13:40-14:00
Galdera/Erantzunak
Partekatu eduki hau >

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.