Euskarabideak eta entitateak lankidetza hitzarmena berritu dute ‘Euskarak 365 egun’ programa aurrera eramateko.
Nafarroako euskararen erabilera soziala indartzeko helburuarekin, lankidetza hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok eta Taupa euskaltzaleen mugimenduko Nafarroako koordinatzaile Oskar Zapatak. Hitzarmena Euskarak 365 egun programa garatzeko eta hurrengo Euskaraldia diseinatzeko aukera emango du, besteak beste.
Euskarak 365 egun programaren helburu nagusia hiztunen artean euskararen erabilera bultzatzea eta gizartean euskaltzaletasuna sustatzea da. Aurten hitzarmen honen bidez Euskaraldiaren gainean egin den ikerketaren parte bat finantzatuko da, hurrengo edizioa martxan jartzeko egin beharreko aktibazio lana eta horrekin batera bi iniziatiba berri: Eusfera eta Gau Beltza.