146 Euspazio aukeran, euskaraz aritzeko eta gozatzeko

Gaur goizean Iruñeko Gazteluko plazan egindako ekitaldiarekin ekin zaio bete-betean Eusfera ekimenari. Haurren unibertsoa —eskolatik kanpoko eremuak— euskalduntzea helburu duen egitasmoak 100 udalerri inguru murgilduko ditu bere orbitan hurrengo 11 egunetan. Ekitaldian, Taupa euskaltzaleen mugimenduko koordinatzaile Uxue Izkok eta Irauli guraso elkarteko ordezkari batek hartu dute hitza.

Taupako koordinatzaile Uxue Izkok iragarri duenez, Euskal Herri osoan zehar 146 Euspazio antolatu dira guztira. Euspazioak gurasoek eta haurrek euskaraz elkarrekin gozatzeko eta parte-hartzeko sortutako elkarguneak dira, ekintza zehatzen bueltan antolatuak. Gaur bertan, Iruñean ez ezik, Barakaldon (disko festa eta puzgarriak) eta Donostialdean (Parketarrak) jarri dira martxan lehenengo Euspazioak. Bihartik aurrera, tokian tokiko Euspazioetan parte hartzeko aukera izango dute familiek, ekimena bukatu eta haragora arte. Izan ere, maiatzaren 22an ere Euspazioak egongo dira, esaterako, Leioan (Bizkaia) eta Zizur Txikian (Nafarroa). Euspazioen agenda osoa Eusferaren webgunean (eusfera.taupamugimendua.eus) dago kontsultagai, “Gurasoen txokoa“-n.

Iruñeko ekitaldian, Taupako zein Irauli elkarteko ordezkariek euskarak haurren aisialdian duen garrantzia nabarmendu dute. Irauliko kide Jon Bujandak azaldu du ezinbestekoa dela gaztetatik euskaraz bizitzeko aukera badela erakustea: “Euskara ez da bakarrik ikastetxeetan erabiltzeko hizkuntza; euskaraz irakurri, dantzatu, amestu, sortu eta gozatu daitekeela erakutsi nahi diegu gure haurrei“. Gainera, euskara mundua ulertzeko eta gorpuzteko bitartekoa ere badela gaineratu du, eta ikuspegi hori bat datorrela Eusferak bultzatzen duen ildo komunitarioarekin.

Etxeko misioak, guztientzat eskuragarri

Izkok gogorarazi du Euspaziorik ez dagoen herrietako familiek ere badutela parte hartzeko modu zuzen bat: etxean egiteko misioak.

Misio hauek gurasoek eta haurrek elkarrekin egiteko erronka gozagarriak dira (adibidez, elkarrekin pelikula bat ikustea edota etxeko hiztegi elebiduna sortzea), eta gurasoen eta haurren arteko elkarrizketa sustatzen dute. Horiek jasotzeko, nahikoa da webguneko galdetegi laburra betetzea; familiaren profilera egokitutako misioak posta elektronikoz jasoko dituzte, ekintza horiek aurrera eramateko beharrezko euskarazko baliabideekin batera.

Ekitaldiaren bigarren zatian, hitzaldien ostean, Iruñeko lehen Euspazioari ekin diote: gurasoek eta haurrek elkarrekin mural bat margotu dute eta planetak egiteko eskulan tailer batez gozatu dute. Egunari amaiera borobila emateko, Iruñeko Euspazioan parte hartzen ari zen haur batek herritarrei gonbidapena zabal bidali die, bertan bildutako guztien ordezkaritzan: “Animatu denok eta parte hartu Eusferan!“.

Partekatu eduki hau >

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.