TRANSMIsIOA

Belaunaldien arteko elkarrizketatik dator etorkizuneko Taupa. Euskararen transmisioan eragiten dugu, elkarren taupadatik abiatuta. Transmisioa ez da soilik familia barruko kontua: komunitarioa eta soziala ere bada.

Haur, gazte zein helduak sentsibilizatzeko eta ahalduntzeko tailer eta dinamikak egiten ditugu.

EGITASMOAK

EUSKARAREN KRISEILUA

Euskararen Kriseiluak sentsibilizazioa eta transmisioa lantzen ditu, eta familian euskararen erabilera aktibatzeko aukera eskaintzen du. Egitasmoak auto-diagnosia eta auto-konpromisoa bultzatzen ditu, etxeko hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketatik abiatuta. Euskararen sua zaintzea da helburua: jarrerak, maitasuna eta konpromisoa ere transmititu egiten dira.

EUSFERA

Gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen da. Horretarako, baliabide eta tresna ezberdin eta askotarikoak eskaintzen ditugu eta euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortzen laguntzen dugu.

Norabide horretan jada pausoak ema(te)n dituzten familiei baliabide, bide eta euskarazko espazio berriak eskaintzea eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntua proposatzea ditu xede.

Informazioa jaso nahi dut

Informazioa jaso nahi dut (egitasmoak)

"*" indicates required fields

Beste lan-arloak

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.