HERRIGINTZA

KULTURGINTZA

Euskarazko kultur sorkuntza herrikoia sustatzen dugu. Kulturaren bidez adierazten dugu nor garen eta nor izan nahi dugun, eta izaera hori ahalik eta askotariko, ireki eta inklusiboena izan dadin, imajinario berriak sortzeak berebiziko garrantzia du. Horregatik, euskarazko kultur sorkuntza herrikoia sustatzen dugu, nazio mailan zein tokian toki. Ohituren eta erritualen transmisioa lantzen duten egitasmoekin, euskal jakinduria herrikoiari tokia itzultzen diogu.
Gure iraganetik, gure komunitatearen orainera.

OHITURAK BIZIBERRITZEN

Euskara da gure identitate komunitarioaren bereizgarri nagusiena: euskaran gara herri. Ohiturak berriz, nortasun komunitario horren funtsezko ezaugarri. Bizi irauteko, gurea bezalako esparru kultural minorizatuetan ezinbestekoa da usadio zaharrak garaian garaiko iruditeria sinboliko eta adierazleekin berriztatzea.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko helburua dugu. Horretarako, film laburren rallyaz hasita, hainbat ekimen garatu ditu, sortzaile gazteei laguntzeko, baliabideak eskaintzeko, lanen hedapena bermatzeko eta sektorearentzako topaguneak antolatzeko.

KULTUR ERROTA

Kultur Errota, euskarazko kultur proposamenak Euskal Herrian zabaltzeko sortua duela bi hamarkada. Gaur egun, kulturzale eta sortzaileen arteko topagune izatea du helburu, elkarlana eta euskaratik abiatutako kultur proposamenak sustatzeko. Iragana oinarri, etorkizunera begira jarraitzen du biraka.

HIZKUNTZA HARRERA

AUZOKO.EUS

Euskara bihurtu ahal da guztion kohesiorako hizkuntza eta Euskal Herria kultura anitzen bizileku, testinguru honetan, euskaratik harrera egiteko tresnak eta bizipenak eraikitzen ditugu. Norberak bereari uko egin gabe, elkarbizitza guneak sortu, eta euskaratik abiatuta, elkarren arteko zubiak eraikitzen ditugu.

HIZTEGITXOAK

Euskaratik beste hainbat  hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz, hainbat oinarrizko hiztegitxo lortzek aukera eskaintzen du. Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara
hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako, elkarren aitortzarako.

AHALDUNTZE KOLEKTIBOA

Euskaltzaletasuna eta aldeko jarrerak indartzen ditugu. Euskararen garapena eta komunitatearena elkarren eskutik datozela sinetsita, herri mailako prozesu parte-hartzaileak sustatzen ditugu, non euskararekin askotariko harremana duten herritar zein eragileek eta erakunde publikoek elkarrekin jarduten duten, etorkizuneko ikuspegi eta inplikazio partekatua garatuz.

Mugimendu gisa irekidura ariketa bat egiten ari gara, gure jokaerak berrikusiz eta egiteko modu berriak probatuz, euskararen aldeko konplizitateak orain arte baino esparru gehiagotara zabaldu ahal izateko.

BATERA JAUZI

Batera Jauzi euskararen erabileran jauzi bat egiteko sortutako prozesu komunitarioa da, Taupak sustatua eta hainbat herritan, Arrigorriagan kasu, martxan jarri dena. Herritar eta eragile ezberdinen arteko elkarlanetik abiatuta, euskararen aldeko sareak sendotu eta erabilera sustatzeko oinarriak finkatzea du helburu.

GERO ETA ALDEKO GEHIAGO

Nafarroan euskararen aldekotasuna handitzeko asmoz, 2021ean Topaguneak ikerketa lan bat abiatu zuen. 2016 eta 2021eko inkestek jarrera negatibo nabarmena erakutsi
zuten (%37 kontra). Kezka horretan oinarriturik eta indarberritze prozesuak gizartearen gehiengoaren babesa edukitzea garrantzitsua dela konbentziturik, Nafarroan euskararekiko aldekotasuna handitzeko gogoetarako txosten bat landu da.

GOGOETA PROZESUAK

Gogoeta kolektiborako espazioak sortzen ditugu: euskalgintzaren norabidea birpentsatzeko eta jauzi kolektibo baterako guneak. Norabideak berrikusi, berrasmatu eta
elkarrekin norabidetzeko aukera eskaintzen duten prozesuak dira. Eragileekin eta komunitateekin elkarlanean, prozesu ireki, parte-hartzaile eta zainduak martxan jartzen ditugu, hausnarketatik ekintzarako zubiak eraikiz.

Informazioa jaso nahi dut

Informazioa jaso nahi dut (egitasmoak)

"*" indicates required fields

Beste lan-arloak

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.