Formazioa

Atal honetan formaziorako landu ditugun edukiak bildu ditugu. Soziolinguistikaz eta gizartean eztabaidagai diren zenbait gai aztertzen dira hemen. Eduki osoak ikusi ahal izateko, Taupako sarean izena ematea eskatzen dugu,  plataforma berri batera sarbidea izan dezazun.  

FORMAZIOA PILULAK:

Hizkuntza minoritarioak edo minorizatuak?

Askotan entzungo zenuten euskara hizkuntza minoritarioa dela. Baina aski da minoritarioa dela esatea euskararen egoera ulertzeko?

Azken urteotan hizkuntza minorizatu kontzeptua erabili izan dugu hizkuntzen egoera azaltzerako orduan. Minoritario, minorizatu… ez al da berdina? Zein da bataren eta bestearen arteko aldea?

Diglosia

Askotan entzungo zenuten euskara egoera diglosikoan dagoela, baina zer esan nahi du horrek?  Diglosiaren kontzeptua argituko dugu, Fergusonen eta Fishmanen ikuspegi klasikoetatik hasi eta Zalbideren eta Lukuren gogoetara iritsiz. Nola banatzen dira hizkuntzen funtzioak gizarte batean, eta zergatik da hain zaila hizkuntza gutxitua (gure kasuan euskara) eguneroko elkarrizketetan erabiltzea?

Bide batez, arnasgune geografiko eta funtzionalen garrantzia ikusiko dugu. Zein baldintza behar ditu euskarak funtzioak eta espazioak irabazteko?

Bideo osoa ikusi nahi duzu?

Osorik ikusteko, Taupako kide izan behar duzu.

Taupako kide zara dagoeneko?

TAUPADA: euskaltzaleen mugimenduaren jardunaldiak

Ohituren biziberritzea

“IZAN GINELAKO GARA” esan ohi da herri baten nortasunak jatorrizko sustraiekin duen lotura azpimarkatzeko. Eta hein handi batean, hala da: kultura baten nolakotasunak ematen baitio izatea herriari.

Ohituren biziberritzeak euskaradunen herri komunitatea AKTIBATZEKO, KOHESIONATZEKO ETA ZURKAIZTEKO duen gaitasuna izango dugu aztergai.

Taupada-Taupa-albisteak

MILAKA AKTIBATUKO BAGINA, ZERTARAKO GAI IZANGO GINATEKE?​

Euskarak euskaltzaleak behar ditu, euskararen alde egotetik harago euskararen alde eragingo duten herritarrak aktibatzea ezinbestekoa izango da euskarak aurrera egin dezan. Horretarako ordea, euskaltzaleok antolatu eta saretzeko modu eta proposamen berriak behar ditugu.

taupako kidea izan nahi dut

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.