Ahaldundu nahi dut

Euskaltzaleen mugimendu indartsu baten oinarrian

komunitate ahaldundu bat dago.

Ahalduntzea modu zabalean ulertzen dugu. Interesgarriak eta edukiz janzteko baliagarriak suertatuko zaizkizuelakoan mota desberdinetako edukiak aurkituko dituzue atal honetan. Formazio bezala eskainitako ezagutza pilulak izan daitezke batzuk, besteak, aldiz, formatu desberdinetako sentsibilizazio eduki arinagoak.

Atseginak eta ulerterrazak, hiztunak ahalduntzeko apropos sortutako eduki hauek herritarrak sentsibilizatzea eta jakintza partekatzea dute helburu. 

Euskaltzaleen mugimendua guztion artean eraikitzeko helburuarekin, herritarrak ahalduntzeko proposamenak guregana bideratzeko aukera ere aurkituko duzue hemen.

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.