Hurrengo hamarkadarako lan-ildoa onartu du Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin duen 3.Kongresuan. Estrategia berriak euskararen erabileran goranzko jauzi bat ematea du helburu eta 5 ardatzetan oinarritua dago:
Mugimendu euskaltzale eraldatzaile, anitz eta sendoa izatea eta herritarrak ahalduntzea.
Harreman sare sendoak izatea, askotariko eragile eta mugimenduekin.
Euskal identitate askotariko ireki eta inklusiboa sendotzeko, imajinarioa, diskurtsoak eta jokaerak berrikusi eta gizarteratu.
Euskal hiztunak sortzeko eta sozializatzeko, ekimenak plazaratu eta eragin.
Erabileran jauzia emateko akordio sozio-politiko-instituzional berriak bultzatu.
Topagunearen gonbidapenari erantzunez, 2022ko abenduan Batera Jauzi Elkarrizketa Talde Eragilea eratu zen honako egitekoarekin: euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko Aldaketa Teoria diseinatzea. Elkarrizketa Talde Eragileak zazpi hilabeteko Jendarte laborategia gidatu du eta prozesuaren emaitza, Topagunearentzat ez ezik, Euskal Herri osoko gizarte zabalarentzat izan da.
BATERA JAUZI! jendarte laborategiaren emaitza 2023ko irailaren 22an ERMUAN Euskaltzaleen Topaguneak egin zuen BATZAR OROKORREAN aurkeztu zuen Elkarrizketa Talde Eragileak.
(azpian dituzue 2 txostenak irakurgai).

Haurren aurrean helduok heldu, guraso eta bestelako hezitzaileen arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da.
Urriaren 19tik 29ra bitartean, beraz, ekintzak proposatuko dizkiegu guraso eta zaintzaileei, euren arteko euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko.

2026.06.22
2026.06.05
2026.05.26
2026.05.22
2026.05.07
2026.04.29