ETA EUSKARAZ EGITEN BADUGU?
ETA EUSKARAZ EGITEN BADUGU?
ABENDUAREN 5etik 7ra
DURANGOKO AZOKAN
Mintzodromoa Taupa euskaltzaleen mugimenduak antolatu duen ekimena da, Mintzapraktika eta euskararen erabileraren aldeko lana ezagutarazi eta mintzalagunak Euskal Herriko Kulturaren jaialdira gerturatzeko asmoz. Hau horrela, abenduaren 5, 6 eta 7an Mintzapraktikak bere espazioa izango du Durangon, egun horietan ospatzen den 60. Durangoko Azokaren testuinguruan.
Beste eragile batzuk ere izan ditugu bidelagun espazio honen antolaketan, hala nola, Hika Eguna antolatzeaz arduratu den Zirhika taldea edo alor ezberdinetan laguntza eskaini diguten AEK, IKA Euskaltegiak, Jalgi Hadi Mundura edo Mintzanet.
Xede-talde ezberdinei zuzendutako proposamenak prestatu ditugu (ikusi egitaraua), honako helburuak betetzeko asmoz:
➜ Mintzalagun guztien urteko topaketa izatea.
➜ Azoka parte-hartzaileei gerturatzea.
➜ Mintzapraktika egitasmoak ezagutaraztea.
➜ Euskaltzaleak aktibatzea.
➜ Azokan euskararen erabilera handitzeko espazioak sortzea.
➜ Euskaraz aritzeko motibazioan eragitea.
➜ Euskarazko erreferenteak eskaintzea.
➜ Azokako parte-hartzaileen arteko euskarazko harreman sareak ehuntzea.
EHko Mintzalagunen Topaketa
Urtero-urtero, milaka zarete Mintzapraktika egitasmoan parte-hartzen duzuen euskaltzaleak. Komunitate handi bezain eder baten parte zarete eta zuentzat agian txikia den ekintza honen bitartez ekarpen handia egiten diozue euskararen biziberritzeari.
Horregatik, zuen konpromezua eskertzeko, zuen lana aitortzeko, komunitate osoarentzat elkartzeko testuinguru bat eskaintzeko eta noski, euskaraz aritzeko, Euskal Herriko Mintalagunen topaketa antolatu dugu Durangoko Azokako Mintzodromoaren baitan.
Egun honetan zehar, lehiaketa, Mintzodromoa, Irudienean emanaldi bat ikusteko aukera eta azokaz gozatzeko parada egongo da, baita mokadu bat elkarrekin hartzekoa ere! (Ikusi egitaraua)
Autobusak antolatu ditugu Durangora bertaratzea errazteko. Honakoak izango dira hasiera batean eskainiko ditugun ibilbideak:
➜1 AUTOBUSA: Lizarra-Iruñea-Durango
➜2 AUTOBUSA: Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia-Durango
➜3 AUTOBUSA: Sopela-Algorta-Erandio-Bilbo-Durango
OHARRA: Zure herria, autobusen zerrendetan agertzen ez bada, bidali mezu bat maite@taupamugimendua.eus helbidera zure izena eta telefonoarekin eta zerrendetan gehitzen saiatuko gara.
Plan borobila dugu prest…Eta Durangon ere euskaraz egiten badugu?
Mintzapraktika modu askotan egin daiteke: kafe baten bueltan, paseoan, mendian, josten… Azken urteetan ugaritzen joan dira zaletasunei lotutako taldeak, hizkuntzaren praktika gure eguneroko jardueretan txertatzeko aukera emanez.
EGITARAUA
|
ABENDUAK 5 OSTIRALA 12:00–14:00 MINTZODROMO IBILTARIA DJ TRACK EKIN Maristak ikastetxean (Juan Antonio Abasolo Kalea, 6) hasi eta Durangoko kaleetan zehar. |
|
ABENDUAK 6 LARUNBATA HIKA EGUNA ZIRHIKAREN ESKUTIK 14:30–15:30 PINTXO-JANA 15:30–17:00 HIKADROMOA 17:00–17:30 ITXIERA EMATEKO, BERTSO-SAIOA: AMAIA AGIRRE ETA ANDONI EGAÑA Landako eskola (Murueta Torre Auzunea Etxetaldea, 20) |
|
ABENDUAK 7 IGANDEA MINTZALAGUNEN TOPAKETA EGUNA 11:30 IRITSIERA ETA ELKARTZEA Landako gunea (Landako Etorbidea, 6) 11:30–12:00 KALEJIRA ETA MINTZALEHIAKETA UGAITZ ALEGRIA ETA AINHOA ETXEBERRIAREKIN Landako gunetik Landako eskolara 12:00–14:00 MINTZODROMOA Landako eskola (Murueta Torre Auzunea Etxetaldea, 20) 12:30–13:30 IRUDIENEA IKUSENTZUNEZKOEN GUNEKÓ PROIEKZIOAK Zugaza zinema (Uribarri Kalea, 8) 14:00 BAZKARIA, MOKADUA ZUTIK, PINTXOAK, EDARIA ETA KAFEA Landako eskola (Murueta Torre Auzunea Etxetaldea, 20) |

Antolatzaileak:
Laguntzaileak:
Babesleak: