Mintzapraktika

Mintzapraktika duela 30 urte baino gehiago jarri zen martxan lehenengoz Donostian, Bagera elkartearen eskutik. Ordutik, milaka dira urtero egitasmo honetan parte hartzen duten pertsonak. Helburu oso ezberdinak dituzte, batzuek euskaraz hitz egiteko aukerak eta guneak bilatzen dituzte, beste batzuek, euskara praktikatzeko nahia dute eta askok, harreman berriak euskaraz sortzea nahi dute. Euskara da beraz, pertsona guzti hauek batzen dituena.

Nola funtzionatzen du?

Mintzapraktikaren funtzionamendua oso sinplea da: euskara praktikatu  nahi duen lagun talde bat haiekin euskaraz aritzeko prest dagoen  pertsona batekin  elkartzen da, horixe baita mintzapraktika egitasmoen helburua: euskaraz aritzeko guneak eskaintzea. Normalean, maiztasuna asterokoa izaten da, baina badaude beste maiztasun batez elkartzen diren taldeak ere, hala nola, bi astean edo hilabetean behin.

Mintzapraktika modu askotan egin daiteke: kafe baten bueltan, paseoan, mendian, josten… Azken urteetan ugaritzen joan dira zaletasunei lotutako taldeak, hizkuntzaren praktika gure eguneroko jardueretan txertatzeko aukera emanez.

Mintzapraktika, euskararen aldeko aktibismoa

Euskararen alde aktibatzeko hainbat modu ezberdin daude eta horietako bat da, hain zuzen, Mintzapraktika. Parte hartzaileek modu boluntarioan eta bere denbora eta gogoa eskainiz, ekarpen oso garrantzitsua egiten diote euskararen biziberritze prozesuari. Euskaraz lasai aritzeko guneak eskaintzen ditu, poliki-poliki hiztun berriei erabilerarako pausua emateko beharrezko babes eta konfiantza hori eskainiz. Mintzapraktika izan daiteke zure eragiteko aukera!

Non egin dezaket Mintzapraktika?

Ondorengo mapan aurkituko dituzu herriz-herri martxan dauden Mintzaprakika egitasmoak.

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.