Kulturgintza

TAUPA iraganarekin, gure ohiturekin, errituekin. Ohiturak aztertu, elkarlanean eraiki eta deseraiki, eguneratu eta zabaltzen ditugu. Gau beltza eta Atsolorrarekin egiten ari garen bezala, Euskal Herriko jakinduria herrikoia itzuli nahi dugu berea den tokira: herrira.

TAUPA orainarekin. TAUPA kulturaren arnasguneekin, sortzaileekin eta sorkuntza prozesu zein adierazpen ezberdinekin. Ikus-entzu nezkoak, musika, antzerkia… sustatu, hedatu eta garatzea dugu helburu. Hizkuntzatik, eta euskaraz. Ezinbestekoa baitu euskarak sektore kultural sendo baten oinarria.

Irudienea, Ostera edo Laburbira bezalako egitasmoen bidez sortzaileak eta herria elkarri begira jartzen ditugu, elkarrekin TAUPA.

TAUPA etorkizunarekin. Kultura jaso eta eraikiko dutenekin. TAUPA trasmisioarekin. Harrobia bezalako egitasmoekin etorkizuneko sort zaileak formatzeko helburua dugu, gazteenak kulturarekin konektatzeko, gazteen bihozkadak entzuteko, kulturaren hazia elikatzen jarrait zeko.Kultura gure komunitatearen izaeraren emaitza da. Kulturak esaten digu nondik gatozen eta kulturaren bitartez agertzen gara mundua ren aurrean. Egunero aberasten dugu denon artean, denona izan dadin.

Informazioa jaso nahi dut

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.