Aniztasuna

Euskal Herrian euskaraz gain, beste ehun hizkuntzatan egiten dugu TAUPA. Euskaratik eta euskaraz ari den mugimendua izatetik, eus karatik eta beste hizkuntza askotan ari den mugimendua izatera pasa gara. Askotariko hizkuntza horien hiztunei harrera egin eta gure euskara elkarrekin ezagutzeko, besarkatzeko, maitatzeko prestutasun osoz gaituzte. Euskararen erabileran jauzi bat emango badugu, elkarrekin izango delako edo ez da izango.

Euskarak Euskal Herria du bizitoki bakarra eta beste hizkuntza askorekin partekatzen du gaur egun. Aniztasuna etxean daukagu eta, ze aniztasun ederra! Izan dadila euskara elkartzen gaituena, izan dadila euskara denon TAUPA.

Auzoko egistasmoen bitartez, herritarrak hizkuntzaren inguruan elkartu nahi ditugu. Auzoko elkarrizketak, Auzoko kuadrilak… TAUPAN harrera linguistikoa egiteaz gain aniztasunaren afera erdigunera ekarri behar dugula sinisten dugu, denon artean jendarte anitza eraikit zeko, bakoitzak beretik eta guztiok elkartzen gaituenaren inguruan: euskara.

Informazioa jaso nahi dut

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.