Izen-ematea

Erdaldunek euskara ulertzeko metodologia berria daukagu, erraza eta doakoa. Eta, bitartean, euskaldunok zer?

Argi dugu euskararen eta komunitatearen garapena elkarren eskutik doazela. Horregatik, 2024tik hona, Añorga, Aia eta Antzuola aintzidari dira Gipuzkoa arigune proiektuan.  

Zein helburu du Gipuzkoa arigune proiektuak?

Herrian euskararen ulermena orokortzea, erabileran urratsak egin ahal izateko. Hortaz, aurten ere erdaldunak Uler-saioetan arituko dira.

Zer egin dezakegu euskaldunok?

Hona hemen pare bat aukera euskaraz aritzeko espazio seguruak sortzeko: 

  1. Ulerlaguna: Euskara ulertzeko gutxieneko maila dutenen bidelagun izatea.
  2. Mintzalaguna: Euskara ondo ulertu, baina hitz egiten trebatu nahi dutenen bidelagun izatea

 

Informatu zure inguruko erdaldunak! 

Iraileko bigarren hamabostaldian Uler-saioen inguruko saio informatiboa egingo dugu, eta euskara ikasteko beste aukeren berri ere emango dugu. Beraz, hurbiltzen den orok bertan jasoko du informazio zehatzagoa. 

Eta zu anima zaitez erdaldunen bidelagun izatera! Horretarako, bete ezazu galdetegia:

Gipuzkoa arigune - Ulerlagun eta mintzalagunak 26-27

"*" indicates required fields

Aukeratu zure herria:
Izen-abizenak*
Emaila
Telefono zenbakia
Aukeratu zertarako prest zauden:*
Bakarra edo biak aukera ditzakezu

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.