Taupa euskaltzaleen mugimenduaren misioa euskararen erabilera eta euskaltzaletasuna sustatzea da. Horretarako euskaltzaleak saretzen, antolatzen laguntzen eta erabilerarako espazioak sortzen lan egiten dugu.
Bide horretan Taupa euskaltzaleen mugimenduaren helburu estrategikoetako bat da etorkizunean Nafarroako biztanleriaren gehiengoa euskara indarberritzeko prozesuaren alde egotea eta, ondorioz hartu behar diren erabakiak babestea.
Izan ere, euskararen biziraupena ez dagoela ziurtatuta Nafarroan agerian uzten dute inkesta soziolinguistiketan erabiltzen diren adierazleek. Ezagutzan gora baina hiztunen profilean kezka berriak agertzen zaizkigu, erabileran kamuts, eta jarreretan euskara sustatzearen inguruan argi ilunak agertzen zaizkigu.
Kezka horretan oinarriturik eta indarberritze prozesuak gizartearen
gehiengoaren babesa edukitzea garrantzi handiko faktorea dela konbentziturik, 2021ean hasi ginen lanean era planifikatuan, ekarpena egin nahian.