Gau Beltzaren inguruko bi formazio saio eskainiko ditu Taupak

2018an abiatu zuen Taupa euskaltzaleen mugimenduak (orduan Euskaltzaleen Topagunea) Euskal Herriko usadio zahar honen berreskuratze lana. Zortzi urteotan Gau Beltzak bide emankorra egin du: herritar askok ospakizuna deskubritu eta bere egin dute gure arbasoen usadioa, gaur egun, modu batera edo bestera, formatu txiki zein handiagoetan, Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen delarik.

Bada, Gau Beltzaren bezperatan gauden honetan, Taupak formazio saio bi eskainiko ditu ospakizunaren inguruko pedagogia hedatzeko helburuarekin. Online eta doan izango dira, urriaren 13an eta 21ean, arratseko 18:30ean eta interesa duen ororentzat daude zabalik. Izen ematea Gau Beltzaren webgunearen bitartez egin daiteke jada.

 

Lanketa oinarritik

Formazio saio biak ezberdinak eta osagarriak izango dira. Urriaren 13an “GAU BELTZA: hurbilpen eguneratu bat. Nondik dator? Zer da?” izenburua izango duen formakuntzan, Josu Ozaita antropologoak Gau Beltzaren kontestualizazio bat egingo du: ospakizunaren jatorriaz eta euskara biziberritzeko eta komunitatea sendotzeko eman dezakeen aukeraz, eta Dani Beaumontek, Iruñean Gau Beltzaren inguruan egin duten lanketa azalduko du.

Urriaren 21eko formakuntzak “Errito eta mitoak: komunitatea trinkotzeko ezinbesteko osagaiak” izenburua izango du. Jon Mentxakatorre filosofian eta euskal filologian doktorea  errito eta mitoek bizitza komunitarioan duten eragin eta garrantziaz mintzatuko da. Nekane Martiarenak, bestalde, Oiartzunen Gau Beltzaren inguruan egiten ari diren lanaren berri emango du. Izena emateko aukera zabalik dago jada ondorengo estekan: https://gaubeltza.taupamugimendua.eus/formazio-saioak/.

 

Jardunaldia Iruñean

Aurten Taupak Gau Beltzaren inguruan prestatu duen eskaintza borobiltzeko, gaiaren inguruko jardunaldi bat antolatu du Iruñeko Ponpelo Civivoxean, urriaren 28an,  18:30ean. Helburua Nafarroan errituaren antolakuntza sustatzea da, eta horretarako, Gau Beltzari buruzko eduki pedagogikoa eta herrietako esperientziak uztartzen dituen programazioa prestatu dute. Honen inguruko informazio zabalagoa eta izen ematea laister iragarriko dira Tauparen ohiko kanaletatik.

Partekatu eduki hau >

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.