derrotar

Euskaltzaleen Mugimenduaren Jardunaldiak

TAUPADA

SI ACTIVAMOS MILES, ¿DE QUÉ SERÍAMOS CAPACES?

EL RITMO

Jueves 30 de enero, de 09:30 a 14:15 horas. Fábrica de Innovación de Bilbao.

Aurtengo edizioan, ohituren biziberritzea izango du jardunaldiak hizpide eta, gaiaz jarduteko, aditu multzo aparta bilduko da, Durangon, irailean, egingo den Taupada II. jardunaldian.

“IZAN GINELAKO GARA” esan ohi da herri baten nortasunak jatorrizko sustraiekin duen lotura azpimarkatzeko. Eta hein handi batean, hala da: kultura baten nolakotasunak ematen baitio izatea herriari.

Kultura ez da “zera” estatiko bat, ordea. Aitzitik, dinamikoa da, gizartearen joerekin batera doa eraldatuz: atzo tradizio zena desagertua egon liteke gaur eta gaur ohitura dena ahanzturan erori bihar.

Are gehiago globalizazio garaiotan, non mundua geroz eta aldakorragoa den eta herri hegemonikoen ezaugarri kulturalak txikiagoen usadio eta ohiturei gailentzen zaien. Bizi irauteko, gurea bezalako esparru kultural minorizatuetan ezinbestekoa da usadio zaharrak garaian garaiko iruditeria sinboliko eta adierazleekin berriztatzea.

Izan ere, giza komunitate baten izaeraren emaitza da kultura. Komunitate horren mundu ikuskera, balioak, sinesmenak, ohiturak, eta behar afektibo, intelektual eta espiritualak biltzen ditu. Eta zentzu horretan, euskara da gure identitate komunitarioaren funtsezko osagaia.

Aspaldiko zenbait usadioren transmisioan lan andana egin du TAUPA, Euskaltzaleen mugimenduak. Urteotako zeregin horrek izan du eraginik: Gau Beltza da seguruenik, transmisio lan horren emaitzarik ikusgarriena. Egun, arimen gaua euskal herritarren nortasun eta imajinarioan txertatua dagoen festa da. Geroz eta gehiago dira ekimena babestu, esanahi gaurkotuekin jantzi eta osatu, eta ospakizunera biltzen diren herritarrak, dituen ezaugarriak bere eginaz. 

Beste horrenbeste esan liteke IRUINKOKOAK edo LIBERTUMENTUETAZ, inauterien ezaugarriak jasoaz, egungo gizartearen moldeetara egokitzen ari diren ospakizunak.

Euskal herrian ugariak dira behar besteko zabalkundea ez duten edo galtzear dauden ohiturak (Atsolorra, esaterako). Beste zenbaitek, berriz, arrakasta handia duten arren, galdua dute oinarria zein funtsa eta edukirik gabeko jai egun huts bihurtu dira (inauteriak, San Juan sua, Agate bezperakoak…).

Bada, irailaren 25ean, Durangon, egingo den Taupadan, ohituren biziberritzeak euskaradunen herri komunitatea AKTIBATZEKO, KOHESIONATZEKO ETA ZURKAIZTEKO duen gaitasuna izango dugu aztergai.

ZER DA TAUPADA?

Euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da Taupak (2024ko abendura arte Euskaltzaleen Topagunea) urtero antolatu ohi duen jardunaldiaren helburua.  

2001 urtetik aurrera, ezinbesteko hitzordu bihurtu dira mugimenduko kideen formaziorako, elkartrukerako eta hausnarketarako antolatzen diren topaketak.

Orain arte Topaldia bezala ezagutu duguna, Taupada Euskaltzaleen Mugimenduaren Jardunaldiak izango dira aurrerantzean, baina, funtsean, behar berdinei erantzungo diegu: 

  • Barne gogoetarako tresna eskaintzea.
  • Kanpoko eragile eta lagunekin elkartrukea bideratzeko espazioa.
  • Euskaltzaletasunaren eta euskalgintzaren inguruan hausnartzea.
  • Ezagutza sortu eta partekatzea.
 

Ekintzan eta jardueran zentratutako gizarte mugimenduetan hausnarketarako tartea hartzeak duen garrantziaz ohartuta, Taupada Jardunaldia da Taupak berrikuntzarako eta etorkizuneko estrategiak eta ekimenak pentsatzeko baliatzen duen tartea. Ekintza, jarduera eta gogoeta elkarri oso lotuta dauden elementuak dira gainera. Ikuspegi horretatik bideratu nahi izaten da Taupadako egitaraua urtero norabideari buruzko hausnarketa, esperientzien transmisioa eta bizipenen kontakizuna uztartuz. 

EGITARAUA

9:00-9:15 Harrera
9:15-9:30 Ongi etorria
9:30-10:00 Ohituren garrantzia komunitatearen egituretan. Aitzpea Leizaola Egaña (Antropologian eta hizkuntzalaritzan lizentziatua, EHU-ko irakaslea)
10:00-10:10 Galdera/Erantzunak
10:15-10:45 Ohiturak, herri nortasun kulturalaren adierazle. Kepa Fernandez de Larrinoa Pablos (Idazle, irakasle eta ikertzailea; antropologia sinbolikoan aditua)
10:50-11:20 Gau Beltza: Ohitura bihurtutako jaia. Jaime Altuna Ramirez (EHU-ko irakasle eta ikerlaria)
11:20-11:30 Galdera/Erantzunak
11:35-12:00 Atsolorra, zaintza komunitarioa. Mari Karmen Basterretxea (Antropologian, filosofian eta hezkuntzan doktorea)
12:00-12:30 ATSEDENA
12:30-13:00 Euskal ohiturak: natura erdigunean. Jakoba Errekondo (Agronomo eta paisajista, natur zikloen garapenean aditua)
13:05-13:30 Euskal Pop kultura berria: Folklorearen adieraberritzea, euskararentzat aukera. Onintza Legorburu Larrea (Ikasketa feministetan doktoregaia)
13:30-13:40 Galdera/Erantzunak
13:40-14:30 BAZKARIA (Mokatua, zutik palentinoan)
14:45-15:15 Lapurdi Ihauteriaren biziberritzea / Iparraldeko esperientzia. Argitxu Camus Etxekopar (Historian doktorea, EKE-ko etnologoaren arduraduna) Mathias Olaso (EKE-ko ondare balorapenaren arduraduna)
15:15-15:30 Galdera/Erantzunak
14:45-15:15 Mahaingurua. Kultur ondarearen transmisioa: nola bermatu? Xamar (Idazle eta irakaslea), Iñigo Ramirez de Okariz (Irakasle eta ikerlaria, Mondragon Unibertsitateko arduraduna), Akaitze Kamiruaga (Labayru Fundazioko herri ondare arduraduna) eta Agurtzane Elordui Urquiza (Irakasle eta ikerlaria, EHU-ko Nor taldeko kidea)
16:20-16:30 Ohiturak biziberritzen webgunea eta unitate didaktikoen aurkezpena
16:35 Amaiera
9:00-9:15
Harrera
9:15-9:30
Ongi etorria
9:30-10:00
Ohituren garrantzia komunitatearen egituretan.
Aitzpea Leizaola Egaña (Antropologian eta hizkuntzalaritzan lizentziatua, EHU-ko irakaslea)
10:00-10:10
Galdera/Erantzunak
10:15-10:45
Ohiturak, herri nortasun kulturalaren adierazle.
Kepa Fernandez de Larrinoa Pablos (Idazle, irakasle eta ikertzailea; antropologia sinbolikoan aditua)
10:50-11:20
Gau Beltza: Ohitura bihurtutako jaia.
Jaime Altuna Ramirez (EHU-ko irakasle eta ikerlaria)
11:20-11:30
Galdera/Erantzunak
11:35-12:00
Atsolorra, zaintza komunitarioa.
Mari Karmen Basterretxea (Antropologian, filosofian eta hezkuntzan doktorea)
12:00-12:30
ATSEDENA
12:30-13:00
Euskal ohiturak: natura erdigunean.
Jakoba Errekondo (Agronomo eta paisajista, natur zikloen garapenean aditua)
13:05-13:30
Euskal Pop kultura berria: Folklorearen adieraberritzea, euskararentzat aukera.
Onintza Legorburu Larrea (Ikasketa feministetan doktoregaia)
13:30-13:40
Galdera/Erantzunak
13:40-14:30
BAZKARIA (Mokatua, zutik palentinoan)
14:45-15:15
Lapurdi Ihauteriaren biziberritzea / Iparraldeko esperientzia.
Argitxu Camus Etxekopar (Historian doktorea, EKE-ko etnologoaren arduraduna)
Mathias Olaso (EKE-ko ondare balorapenaren arduraduna)
15:15-15:30
Galdera/Erantzunak
14:45-15:15
Mahaingurua. Kultur ondarearen transmisioa: nola bermatu?
Xamar (Idazle eta irakaslea), Iñigo Ramirez de Okariz (Irakasle eta ikerlaria, Mondragon Unibertsitateko arduraduna), Akaitze Kamiruaga (Labayru Fundazioko herri ondare arduraduna) eta Agurtzane Elordui Urquiza (Irakasle eta ikerlaria, EHU-ko Nor taldeko kidea)
16:20-16:30
Ohiturak biziberritzen webgunea eta unitate didaktikoen aurkezpena
16:35
Amaiera

LOS PONENTES

Jon Zabala Arando

Estudiante de doctorado en Psicología Social y miembro del grupo de investigación “Cultura, Cognición y Emoción” de la EHU.

Jaime Altuna Ramírez

Gizarte Antropologian graduatua eta Ikasketa Feministak eta Generokoetan (EHU, 2023) doktorea, ibilbide profesional luzea du hezkuntza ez-formalaren esparruan. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko kidea da. 

Jakoba Errekondo Saltsamendi

Usurbilen jaioa da Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa. Natura eta gizakion arteko harremanetan aditua eta komunikatzaile trebea, hainbat komunikabideetako kolaboratzailea da gaur egun. Hainbat liburu eta dibulgazio lan kaleratu ditu.

Kepa Fernandez de Larrinoa

Antropologoa ikasketa eta lanbidez, (Ph.D. London School of Economics: M.A. University of Western Ontario), hainbat ikerketa lan egin ditu azken urteotan: Zuberoako herri antzerkia edo Estatu Batuetako euskal jaien inguruan, esaterako. 

Onintza Legorburu Larrea

Gizarte langintzan graduatua, antropologia eta ikasketa feministak egin ondoren, EMUN kooperatiban hizkuntza eta genero aholkulari gisara jardun izan du ikertzaile antzuolarrak. EHU-n ikasketa feministak eta Generokoak doktoretza programan tesia egiten ari da gaur egun, espazio transfeministetako hizkuntza ideologiak aztertuz.

Argitxu Camus Etchekopar

Historian eta Euskal Ikasketetan doktorea da. Estatu Batuetako Renoko unibertsitatean eta Parisko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean lan egin ondoren, Euskararen Erakunde Publikoan lan egin zuen urte zenbaitez. Gaur egun, Euskal Kultur Erakundean Euskal etnopoloaren arduraduna da eta UPPA unibertsitatean (Baionan) Historia kurtsoak ematen ditu.

Mathias Olaso Lacarra

Mathias Olaso Lacarra, ahozko ondarearen arduraduna da Euskal Kultur Erakundean. Donostiako unibertsitatean antropologia ikasirik, EKE-n sartu zen 2023an. Batez ere Eleketa programarekin ari da; hau da, ipar Euskal Herriko oroimena lantzen eta bildumatzen duen proiektua, eta Mintzoak webgunean ikusgai dena.

Xamar (J.C. Etxegoien Juanarena)

Irakaslea, lanbidez, oinarrizko heziketan ia hogei urtez Iruñeko ikastola batean lan egin ondoren, beste hogei urte gure kulturaren dibulgazio lanak sortzen eman ditu, Bilboko Zenbat Gara Euskara taldeari eta Gabriel Aresti euskaltegiari esker. Makina bat liburu argitaratu ditu. Bizi-aroak, herri kultura; azkena.

Akaitze Kamiruaga

Labayru Fundazioko zuzendariorde eta Herri Ondare Arloko arduraduna da Akaitze Kamiruaga Urduliztarra. Euskal filologian lizentziatua, euskal kulturaren transmisio lanetan dabil buru-belarri azken urteotan. Besteak beste, Euskal Herriko atlas etnografikoaren koordinazio eta idazketa lanak egin ditu.

Iñigo Ramirez de Okariz

Geografia eta historian lizentziatua eta Hezkuntzako Berrikuntza eta Esku Hartzean doktorea da. Hainbat urtez Mondragon Unibertsitateko (HUHEZI) Humanitate eta Gizarte Zientzien arloetako koordinatzailea izan da. Egun, Mondragon Unibertsitateko aldezlea da.

Agurtzane Elordui Urkiza

Agurtzane Elordui irakasle eta ikerlariak Soziolinguistika Aplikatuaren ikerketa eremuan lan egiten du, bereziki komunikabideen alorrean. Hizkuntza eta komunikazioaren inguruan irakasten du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko gradu eta master ikasketetan. EHU-ko NOR Ikerketa taldearen kidea da.

Mari Karmen Basterretxea

Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna eta Gizarte Antropologian eta Filosofiaren Balioetan doktorea da Mari Karmen Basterretxea Ondarrotara. Julio Caro Barojaren eskutik hasi zuen bere ibilbidea antropologian. Hainbat libururen egile, prentsan ere maiztasunez kolaboratzen du.

irekiera ekitaldia

Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Josune Irabien, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Isaac Amezaga eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko Lehendakari Irati Iciar.

Irakaslegaiak euskararen eragile aktibo

Letizia García Fernández eta Eneritz Garro Larrañaga | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |  Mondragon Unibertsitatea.. 

Bilkura kolektiboen eragina gizarte ongizatean

Jon Zabala Arando | Gizarte Psikologiako doktoregaia eta EHUko “Kultura, Kognizioa eta Emozioa” ikertaldeko kidea.

BIZI Mugimendua

Klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean herritarrak aktibatzen. Xabier Harluxet | BIZI Mugimendua

NItik GUra: saretze eredu berriak

Igor Ahedo Gurrutxaga | Parte Hartuz Ikerketa Taldea EHU

Aktibazio ildo berriari begirada

Eneritz Garro Larrañaga, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kidea | Igor Ahedo Gurrutxaga, EHUko Parte Hartuz taldeko kidea | Maialen Gago Fruniz, GUKA Bilboko euskaltzaleen plaza askeko kidea.

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.