Bizkaian Bagara
Bizkaian Bagara: euskararen erabileran eta aktibazioan eragiteko pausu berria.
Bizkaian Bagara. Berbak zubi egitasmoa aurkeztu da; Taupak eta Bizkaiko Foru Aldundia, elkarlanean aurkeztuta. Proiektuaren helburua euskararen erabileraren inguruan herritarrak aktibatzea eta antolatzea da. Tokian tokiko euskaltzaleen saretze eta eragiletza maila aintzat hartuta, Bizkaiko lurraldearen ez-ohiko diagnostikoa izan da abiapuntua egitasmoaren diseinurako. Eta hausnarketa horretan oinarrituta hiru erronka nagusi identifikatu dira: euskararen erabilera sustatzeko beharra elikatzea, euskaltzaleen antolaketa indartzea eta ohiko euskalgintzatik harago eragitea. Bizkaiko eskualdeak hiru multzotan sailkatu dira, herritarren aktibazioaren arabera, eta esku-hartze berriak esperimentatuko dira.Taupan sinetsita gaude euskaraz bizitzeko une eta gune berriak sortzeko, komunitatearen saretzea eta inplikazioa ezinbesteko gakoak direla.
| 00:00 | Programaren aurkezpen orokorra |
| 00:12 | Bizkaiko lurraldearen diagnosia: programaren abiapuntua eta garapena |
| 00:23 | Batera Jauzi. Arrigorriagako esperientzia |
| 00:43 | Auzoko elkarrizketak |
| 00:54 | Euskararen kriseiluak |
| 01:00 | Elkarrizketa musikatuak |
| 01:06 | taupamugimendua.eus. Aktibismorako bidea |