taupada

2026ko ekainaren 4an, 09:15-14:00, Romo kultur etxea (Getxo)

Hizkuntzen biziberritzean kontakizun eta diskurtsoak aldatuz, egokituz, eguneratuz doaz. 

Eta aurtengo Taupadan diskurtso horiek erdigunean jarri nahi ditugu. Biziberritzen ari diren Hego globaleko hizkuntza komunitate gutxituen BIHAR nazioarteko kongresuaren baitan kokatu dugu aurtengo jardunaldia. 

Hortik jaio da Biharko Taupada. 

Goiz beteko egitarauan, bi ekarpen jaso nahi ditugu, batez ere. Batetik, jaso nahi dugu zein kontakizun berritzaile edo interesgarri egiten ari diren Hego globaleko hizkuntza gutxituak. Bihar kongresuaren baitan egin den ikerketa ekarriko dugu, zeinetan 70 hizkuntza komunitate inguruko diskurtsoak aztertu diren ikuspuntu intersekzional batetik. Ikerketa hori Euskal Herriko mugimendu eta eragile ezberdinekin partekatzen gabiltza azken asteetan, eta gogoeta saio horietan jasotako lehen emaitzak ere ekarriko ditugu Biharko Taupadara. 

Bestetik, ikuspegi intersekzionala aintzat hartuz, entzungo dugu nola josi ditzakegun hizkuntzaren inguruko kontakizunak antiarrazismo, feminismo eta ekologismotik datozenekin. Zer ikas dezakegu mugimendu ezberdinetatik? Nondik elikatzen ditugu diskurtso horiek? Zerk balio dezake euskararen biziberritzerako?

ZER DA TAUPADA?

Taupak urtero antolatzen duen jardunaldia da Taupada. Euskaltzaleen interesekoak diren gaien inguruan formazioa, elkartrukea eta hausnarketa sustatzea ditu helburu.

Ekintzan eta jardueran zentratutako gizarte mugimenduetan hausnarketarako tartea hartzeak duen garrantziaz ohartuta, Taupada jardunaldia da euskaltzaleen mugimenduak berrikuntzarako eta etorkizuneko estrategiak eta ekimenak pentsatzeko baliatzen duen tartea. Ekintza, jarduera eta gogoeta elkarri oso lotuta dauden elementuak dira. Ikuspegi horretatik bideratu nahi izaten da Taupadako egitaraua urtero norabideari buruzko hausnarketa, esperientzien transmisioa eta bizipenen kontakizuna uztartuz.

 

EGITARAUA

9:15-9:30
Harrera
9:30-10:00
Ongietorria eta Bihar kongresuaren antolatzaileen hitzaurrea
Soziolinguistika Klusterra, Garabide, Plazara eta Taupa
10:00-11:00
Hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko kontakizunen oihartzuna gurera ekarriz
Julene Samuel eta Manuel Moreno (Taupa)
11:00-11:10
Galdera/Erantzunak
11:00-11:40
Atsedena
11:40-13:40
Nola elikatu ditzakegu hizkuntzen inguruko kontakizunak ikuspegi intersekzionaletik?
Antiarrazismotik, ekologismotik eta feminismotik edanez

Hitzartzeak + Solasaldia: Leo Bueriberi, Aritz Landeta eta Miren Artetxe.
Gidaria: Onintza Olaizola (Taupa)
13:40-14:00
Galdera/Erantzunak
 
 
9:15-9:30
Harrera 

9:30-10:00
Ongietorria eta Bihar kongresuaren antolatzaileen hitzaurrea
Soziolinguistika Klusterra, Garabide, Plazara eta Taupa

10:00-11:00
Hizkuntzak biziberritzeko nazioarteko kontakizunen oihartzuna gurera ekarriz
Julene Samuel eta Manuel Moreno (Taupa)

11:00-11:10
Galdera/Erantzunak

11:10-11:40
Atsedena

11:40-13:40
Nola elikatu ditzakegu hizkuntzen inguruko kontakizunak ikuspegi intersekzionaletik?
Antiarrazismotik, ekologismotik eta feminismotik edanez
Hitzartzeak+Solasaldia. Leo Bueriberi, Aritz Landeta eta Miren Artetxe.
Gidaria: Onintza Olaizola (Taupa)

13:40-14:00
Galdera/Erantzunak

hizlariak

JULENE SAMUEL

Taupako Hizkuntza aniztasun arloko arduraduna da Julene Samuel getxoztarra (2002). Bihar kongresuko sozializazio fasearen arduraduna da, eta gogoeta saioak dinamizatzen aritu da Euskal Herri osoan zehar. Bertan arlo sozial ezberdineko 100 eragiletik gora ari dira parte hartzen.

MANUEL MORENO

Taupako Bizkaiko lurralde sustatzailea da Manuel Moreno ermuarra (1965). 

Bihar kongresuko sozializazio fasearen dinamizatzailea da eta, Julenerekin batera, gogoeta eta sozializazio fasean dabil Euskal Herri osoan zehar. 

LEO BUERIBERI

Leo Bueriberi gasteiztarra (1998). Artista eta komunikatzailea da.

Herri Mugimenduko militante feminista eta antiarrazista da eta bakarrizketatzaile, musikazale eta DJ bezala ere aritzen da. 

ARITZ LANDETA

1999an Getxon jaioa. Ofizioz politologoa eta ikerlaria da EHUn, Ekopol ikerketa taldean, eta, gaur egun, ERCren S-OIL proiektuan ari da lanean. Afizioz musikaria, irakurlea eta bideojokolaria. Eta, konbikzioz, eragile soziopolitiko zein kultural ezberdinetako kidea da, batik bat, mugimendu ekologistan eta Getxoko kultur elkartegintzan egin ditu bere ekarpenak, baita gazte mugimenduan ere.

MIREN ARTETXE

Euskal Filologian lizentziatua eta Soziologia, Antropologia eta Gizarte eta Kultur Geografian (EHU, 2020) doktorea da Miren Artetxe (1985, Lasarte-Oria). Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea eta NOR Ikerketa Taldeko kidea da. Euskal Herriko hizkuntza-praktiken eta hizkuntza-ideologien arteko lotura eta elkarreragina aztertzea du, gaur egun, ikerketa ildo nagusi.

irekiera ekitaldia

Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Josune Irabien, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Isaac Amezaga eta Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko Lehendakari Irati Iciar.

Irakaslegaiak euskararen eragile aktibo

Letizia García Fernández eta Eneritz Garro Larrañaga | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |  Mondragon Unibertsitatea.. 

Bilkura kolektiboen eragina gizarte ongizatean

Jon Zabala Arando | Gizarte Psikologiako doktoregaia eta EHUko “Kultura, Kognizioa eta Emozioa” ikertaldeko kidea.

BIZI Mugimendua

Klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean herritarrak aktibatzen. Xabier Harluxet | BIZI Mugimendua

NItik GUra: saretze eredu berriak

Igor Ahedo Gurrutxaga | Parte Hartuz Ikerketa Taldea EHU

Aktibazio ildo berriari begirada

Eneritz Garro Larrañaga, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kidea | Igor Ahedo Gurrutxaga, EHUko Parte Hartuz taldeko kidea | Maialen Gago Fruniz, GUKA Bilboko euskaltzaleen plaza askeko kidea.

Identifikatu edukietara sartzeko

Taupako kidea zara?

logo_TAUPA
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.