Taupak mintzapraktika sarean egiteko aukera eskainiko du ikasturte honetatik aurrera

Tauparen bazkide diren zenbait elkarte eta udaletan Mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu da gaur. Mintzapraktikak, funtsean, euskara taldean eta aisialdian praktikatzea nahi duten pertsonak biltzen ditu. Egitasmo honetan parte hartzeko, gutxienez, euskara ondo menderatzen duen pertsona bat eta hizkuntza praktikatu nahi duen lagun talde bat elkartuko da, modu boluntarioan eta adostutako maiztasunarekin elkarrizketan aritzeko. […]